Euria eta tenperatura behera

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 5a, 09:00

Arratsaldean zaparradak botako ditu eta 15-19 gradu bitartean egingo ditu.

Eguraldiak okerrera egingo du gaur. Goizean goizetik lainotuta egongo da zerua eta tarteka euri txikia egingo du. Arratsalderako, berriz, zaparradak ugariak izango dira. Haize aldakorra ibiliko da, eta egunaren bukaerarako iparretik joko du. Tenperatura jaitsi egingo da: 19 gradu egingo ditu gehienez, eta 15 gradu gutxienez.

Itsasoa harrotuta egongo da, bereziki, arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro eta erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 13:41ean izango da itsasbehera eta itsasgora 19:44ean.