Eguzkia lagun, giro epela egingo du

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 10a, 08:47

Goiz partean fresko samar egingo badu ere, pixkanaka-pixkanaka eguzkia nagusituko da, eta tenperaturak gorantz egingo dute, 18-20 graduren bueltan kokatuz. Dena dela, tarteka hodeiak agertuko dira.

Ekialdeko/Ipar-ekialdeko hasizea ibiliko da, eta itsasoan metro beteko olatuak altxatuko dira. Itsasgora 12:19an izango da, eta itsasbehera 18:41ean.