'Astral' emango dute egunotan, Modelon

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 10a, 15:24

Asteazkenean zein ostegunean izango da ikusgai, 19:30ean, 5 euroren truke. Bildutako dirua Proactiva Open Arms GKEri emango diote.

Luxuzko belaontzi baten izena da Astral. Hain zuzen, bere jabeak Proactiva Open Arms gobernuz kanpoko erakundeari eman zion ontzia, errefuxiatuak lagun zezan. La Sexta kateko Salvados telesailak eta Proactiva Open Armsek elkarlanean osatu dute lana izen bereko lana eta, bertan, Libiako kostan, Meditarraneo itsasoa gurutzatu eta Europara heltzeko errefuxiatuek bizi dituzten ezbeharrak jaso dituzte.

Telebistan eman aurretik—igandean emango dute estreinakoz, La Sexta-n 21:30ean—, Euskal Herriko zein espainiar estatuko hainbat eta hainbat zinemetan ari dira eskaintzen dokumentala. Zarautzen bihar eta etzi ikusi ahalko da, Modelon, 19:30etik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du, eta bildutako dirua Pro Activa Open Armsera bideratuko dute.