Atzegiko kanpaina berriko ekimena izango da urriaren 21ean

Musika plazan izango da, 18:00etan.

Gaur, urriak 10, kanpaina berria aurkeztu du Atzegik Donostian. Urriaren 10etik 30erarte iraungo du kanpainak. #KaleAtzegizale lelopean, kalea “atzegizaleagoa” izatea lortu nahi du ekimen horrek, eta adimen desgaitasuna duten pertsonekiko jarrera positiboa duten herritar anonimoei aitortza egitea du helburu. Ander Atzegik horretarako egin dituen karteletako eta bideoko irudia Idoeta azpeitiarra da.

#KaleAtzegizale proiektuaren baitan hainbat ekimen egingo ditu Atzegik eskualdean. Urriaren 21ean Zarauzko Musika plazan egongo dira 18:00etan.