Puxika arrosak bota dituzte, minbizia dutenen alde

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 11a, 18:45

Urola Kostako Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatuta, bularreko minbizia dutenen aldeko ekitaldia egin dute gaur.

Puxika arrosak askatu dituzte herritarrek, gaixo daudenen edota egon direnei babesa eta elkartasuna agertzeko. Udaberri abesbatzak girotu du ekitaldia.