Eguraldi nahasia, hego haizearekin

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 12a, 10:43

Oro har, giro nahasia egingo du. Hodeiak izango dira nagusi, eta zaparradaren bat edo beste bota dezake arratsaldetik aurrera. Hego haizea ibiliko da, tenperatura 20 gradutara iritsiz.

Itsasoa bare dago, eta apenas altxatzen dira olaturik. Itsasgora 14:40an izango da, eta itsasbehera 20:49an.