Imanol Urbietaren heriotza

Imanol Urbietari azken agurra emango diote larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 12a, 19:50
Imanol Urbietaren hiletaren ondorengo herri omenaldia (Aritz Mutiozabal)

Kantauri itsasora zabalduko dituzte bere errautsak, 13:00etan.

Musika Plazan elkartuko dira senideak eta lagunak, 12:30ean, eta handik Itegiko puntara –Zarautz eta Getaria bitarteko bigarren tunelera– joango dira kalejiran eta kantuan. Bertan, Kantauri itsasora zabalduko dituzte Urbietaren errautsak, 13:00ak aldean, eta azken agurra egingo diote, "merezi duen eta nahiko luken moduan".

Herritar oro ongi etorria izango dela jakinarazi dute senideek.