Atertzera joko du arratsaldean

Zarauzko hitza 2016ko urr. 14a, 09:33

Egunaren lehen zatian euri zaparradak botako dituen arren, arratsaldean hobetu eta atertzera joko du. Tenperaturak behera egingo du, 17 graduren bueltan kokatuz, mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizearen eraginez.

Hazieak, gainera, itsaskirria eragingo du, baina ez du olatu handirik altxatuko; metro erdikoak espero dira. Itsasbeherak 09:52an eta 22:15ean izango dira, eta itsasgora 16:09an.