'Captain Fantastic' eskainiko dute asteburuan, Modelon

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 14a, 18:30

12 urtetik gorakoei zuzenduta dago filma.

Larunbatetik astelehenera, hiru egunetan Captain Fantastic filma ikusteko aukera izango da Modelo aretoan. Ben eta bere sei seme-alabak dira Matt Rossek zuzendutako lan horretako protagonistak. 10 urtez Pazifikoko ipar mendebaldeko oihanetan bizi ondoren, gertakari dramatiko baten ondorioz, hirira itzuli beharko du familiak. Gizarte modernora egokitzeko dituzten zailtasunak jasotzen ditu Captain Fantastic-ek. 

12 urtetik gorakoei dago zuzendua. Larunbatean (19:30ean eta 22:00etan) zein astelehenean (17:00etan eta 20:00etan) bi saio izango dira, eta igandean bakarra (19:30).