Xabier Etxabe zarauztarrak osatu du urteurreneko liburua, eta horren nondik norakoak azalduko zituen: lan prozesua eta egituraketa, besteak beste. Behin lana eginda, egileak honako ondorioa atera du: "Harrobi handia sortu da eta herriari ekarpen izugarria egin dio". Era berean, "etenik gabeko taldea" dela nabarmendu zuen.
Abesbatzare historian garrantzitsuak izan diren kideei liburuaren ale bana eman zieten: Joakin Iruretagoiena eta Inaxio Lertxundi sortzaileei, baita urte hauetan zuzendari lanetan aritu direnei: besteak beste, Jaione Eskudero, Eneritz Garmendia, Antxon Sarasua, Jon Agirre eta Miren Fernandezi.
Ekitaldia biribiltzeko, egungo Zarautz Txiki abesbatzakoek hainbat abesti kantatu zituzten, batzuetan bakarka eta besteetan taldean, musikarien laguntzarekin. Saioan zehar, gainera, azken 30 urteetako argazkiak ere erakutsiko dituzte.