Imanol Urbietaren heriotza

Senideek eta lagunek azken agurra egin diote Imanol Urbietari

Aritz Mutiozabal 2016ko urr. 15a, 16:13

Kalera, kalera eta Behin betiko abestiak txistiularien doinuarekin lagunduta, Musika plazatik Itegiko puntara –Zarautz eta Getaria arteko bigarren tunelera– abiatu dira Urbietaren senide, lagun eta gertukoak. Bertan, 13:00ak aldean, musikari eta irakasleari azken agurra egin diote, haren errautsak Kantauri Itsasoan jaurtiz.

Kontxi Aizarna emaztea izan da hitza hartzen lehena, eta Manoloren ibilia eta herrigintzarako grina azaltzeaz gain, eskerrak eman ditu haren heriotzaren harira han-hemenka egin diren omenaldiengatik eta maitasun keinuengatik. Azkenik, Urbietari berari zuzendu zaitzaio

Andoni Egaña bertsolaria eta Manoloren ikasle ohiak bi bertso bota ditu, eta EH Bilduko kide Marian Beitialarrangoitiak ere hitz egin du, Manolok berak hala eskatuta. Jarraian, haren errautsak itsasora zabaldu dituzte –Joxean seme nagusia arduratu da jaurtitzeaz–, eta Eñaut Elorrieta abeslariak Ken Zazpi taldearen Itsasoa gara abestia kantatu du gitarrarekin.

Azken agurra biribiltzeko, bertaratutako guztiekin abestu dituzte abesti pare, trikitiaz eta txistuaz lagunduta.

 

 

 

 

 

Erlazionatuak