Gipuzkoako Kayak Surf Txapelketa jokoan da

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 16a, 13:44

Hondar Kayak taldeak antolatuta, modalitateko Gipuzkoako txapelketa jokatzen ari dira Zarauzko hondartzan; era berean, Euskadiko Koparako proba puntuagarria izango da. Hainbat kategoriatan banatu dute lehia, eta goizean kanporaketak jokatu ondoren, finaleko saioak jokatuko dituzte arratsaldean.