Hodeiak eta euri arriskua egunaren lehen zatian

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 17a, 09:14

Hodeitsu eta euritsu ekingo dio egunak, baina eguerditik aurrera ostarteak ere zabalduko dira. Haizea aldakor antzera ibiliko da, goizean hegotik joko du eta arratsaldean iparretik. Tenperatura 21 gradutara iritsi daiteke.

Haizeak itsasoa kizkurtuko du, eta metro beteko olatuak altxatuko ditu. Itsasbehera 09:57an eta 00:19an izango dira, eta itsasgora 18:13an.