Eguraldi hodeitsua gaurkoa

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 18a, 08:46

Hodeiak izango dira nagusi ia egun guztian, nahiz eta arratsalde partean zerbait saretuko den. Euria ere egin dezake goizean, gainera. Tenperaturak beherantz egin dute, eta balio altuenak 18 graduren bueltan kokatuko dira.

Itsaso kizkurra izango da, eta metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasbehera 12:40an izango da, eta itsasgora 18:57an.