Ikuskizuna nagusi Gipuzkoako Kayak Surf Txapelketan

Open HP mailako podiuma: Xabi Olano, Oier Uruburu, Odei Etxeberria eta Edu Etxeberria (Hondar Kayak).

Hainbat kategoriatan banatuta jokatu zituzten norgehiagokak; sailkapenak ikugai hemen.

Eguraldi eta olatu "politak" lagun, Zarauzko Hondar Kayak taldeak antolatutako Gipuzkoako Kayak Surf txapelketa jokatu zuten igandean. "Baldintza horiekin, banaka nahiz taldeka munduko txapeldun diren euskal selekzioko partaideek ikuskizun bikaina eman ahal izan zuten", adierazi dute Hondar Kayakeko kideek.

Goizean zehar kanporaketak egin zituzten, eta Hondar Kayak taldeak eskainitako bazkariarekin indarrak berreskuratu ondoren, arratsaldean finalei ekin zieten. "Itsasgoraren gertutasunari esker, bertatik bertara ikusi ahal izan ziren onenen maniobra ikusgarrienak", nabarmendu dute antolatzaileek.
 
Neskak HP maila: Olatz Garmendia, Ainhoa Tolosa, Irati Bordagaray eta Iranzu Zorzabalbere (Hondar Kayak).


SAILKAPENAK

JUNIOR IC
1. Hodei Crujeiras
2. Olatz Garmendia
3. Diego Sanz

JUNIOR HP
1. Hodei Crujeiras
2. Olatz Garmendia
3. Diego Sanz
 
OPEN IC
1. Oier Uruburu
2. Odei Etxeberria
3. Hodei Crujeiras
4. Gorka Martin

OPEN HP
1. Odei Etxeberria
2. Oier Uruburu
3. Edu Etxeberria
4. Xabi Olano
 
NESKAK IC
1. Ainhoa Tolosa
2. Olatz Garmendia

NESKAK HP
1. Ainhoa Tolosa
2. Olatz Garmendia
3. Iranzu Zorzabalbere
4. Irati Bordagaray
 
MASTER IC
1. Oskar Martinez
2. Xanti Ubera
3. Luis Abando
4. Yon Agirre

MASTER HP
1. Edu Etxeberria
2. Dani Lacambra
3. Xanti Ubera
4. Txema Karreto
 
MASTER NESKAK HP
1. Iranzu Zorzabalbere         

ZARAUZTARRAK
1. Xanti Ubera
2. Yon Agirre
3. Jabitxu Diaz

Erlazionatuak

Gipuzkoako Kayak Surf Txapelketa jokoan da

Hondar Kayak taldeak antolatuta, modalitateko Gipuzkoako txapelketa jokatzen ari dira Zarauzko hondartzan; era berean, Euskadiko Koparako proba pun...