Eguzkitsua, baina giro freskoa

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 19a, 09:10

Goizeko hodei hondarrak desagertuz joango dira, eta, oro har, eguraldi eguzkitsua egingo du. Arratsaldearen azkenera atzera ere hodei batzuk agertuko dira. Eguzkia nagusi izango bada ere, giro freskoa egingo du; 18 gradu gehienez ere.

Ekialdeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdera aldatuko da. Itsasoan metrobeteko olatuak espero dira; itsasbehera 13:27an izango da eta itsasgora 19:34an.