Gaur Urtetan izango da aurrekontuei buruzko bilera

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 19a, 17:13
Aurrekontuei buruzko proposamenen postontzi bat, udal euskaltegiaren kanpoan (Zarauzko Udala)

20:00etan elkartuko dira udal ordezkariak landa eremuko herritarrekin.

Astelehenean Alde Zaharreko eta Vista Alegreko bizilagunekin, eta atzo Mendilauta eta Iñurritzakoekin bildu ondoren, gaur landa eremuko herritarrekin bilduko dira udal ordezkariak. Urtetako auzo elkartean izango da bilera, 20:00etan, eta bertan 2016ko jardunaren eta 2017ko aurreikuspenen berri emango diete auzotarrei, eta gero, haien ekarpenak jasoko dituzte.

Bihar, Zelai-Ondo, Mitxelena eta Itxasmendikoekin elkartuko dira, kiroldegian, eta azken bileran, ostiralekoan, Azken Portu Goiko, Azken Portuko eta Aritzbataldeko auzotarrekin, kristau biltokian. 19:00etan izango dira bi bilera horiek.

Ekarpena idatziz ere egin daitezke. Paper batean zein horretarako propio sortutako orrietan—eskuragarri daude HAZen— idatz daitezke ta herrian zehar jarri dituzten postontzietan utzi. Udaletxe ondoan, Etxezabalan, Iñurritzan, kiroldegian, kristau biltokian, euskaltegian eta Vista Alegren jarri dituzte.