Atzo zenbait kontzertu antolatu zituzten. Hala, herritarrek Urko Menaia entzuteko aukera izan zuten Kale Nagusian, TTB kolektiboa Lege Zaharren enparantzan, Bon disko jartzailea Donibane plazan, Sara Grajal eta Kahuna disko jartzailea Geltoki eta Zigordia kaleak elkartzen diren gunean eta Azkaiter Pelox Trio Sagasti plazan.
Gaur, berriz, haurrentzat ekimenak antolatu dituzte. Egunean zehar puzgarriak egongo dira Lege Zaharren enparantzan, 12:00etatik 14:30era eta 16:30etik 19.00era. Gainera, Niko Nok pailazoa ibiliko da kalez kale puxikak banatzen.
Egunotan Murkileko 3 denda desberdinetan erosketa egiten dituztenek Erromarako bidaia baten zozketan sartuko dira, bestalde.