Musika plazan izan da jaialdia eguerdi partean. 12:30ean hasi da saioa eta Jokin Eizmendi eta Imanol Illarramendi aritu dira harri-jasotzen. Gainera, Iñigo Landa eta Haritz Esnal aizkolarien arteko lehia ikusteko aukera ere izan da. Horretaz gain, Jalgi dantza taldeak erakustaldia eman du, eta Beñat Jauregi, Oritz Bastarrika eta Danel Olano bertsotan jardun dira.