Eguraldi ezengonkorra egingo du gaur

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 24a, 09:00

Arratsaldean zaparrada txikiak botako ditu, eta hego haizea izango da nagusi gaur ere.

Egun hodeitsua izango da gaurkoa orokorrean, eta tarteka euria egingo du, bereziki arratsaldean. Aurreko egunetan bezala, hego haizea ibiliko da, tarteta indartsu. Tenperatura berdin mantenduko da, epel: 19 gradu egingo ditu gehienez eta 14 gradu gutxienez.

Hego haizearen ondorioz, itsaskirria izango da, goizean harroagoa, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu. 06:19ean izan da itsasbehera eta hurrengoa 19:21ean izango da. Marea 13:03ean egongo da goian.