Hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira gaur

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 25a, 09:12

Egunaren hasiera estalita egongo da zerua eta euria egingo du, baina tarteka ostarteak zabalduko dira, bereziki eguerdi aldean.

Hego haize ahula ibiliko da egunaren lehenbiziko partean, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Iluntzean brisa altxatuko da. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango: 23 gradu egingo ditu gehienez eta 12 gradu gutxienez.

Hego haizearen ondorioz, itsaskirria izango da goizean, eta itsaso kizkurra arratsaldean.  Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro-metro eta erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 14:16an izango da itsasgora eta 20:27an itsasbehera.