'Singin' in the rain' emango dute ostiralean, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 27a, 15:00

18:00etan izango da, doan.

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula kulturaren difusiorako programaren barruan, ekitaldi berezia izango da bihar. Hain zuzen, Singin' in the rain filma botako dute.

1952an estreinatu zuten Stanley Donen eta Gene Kellyk zuzendutako film musikatua. Askoren ustez, orain arteko "musikal onena" dena, 18:00etan eskainiko dute zinema eta argazkilaritza museoan. Sarrera doan izango da.