Goizean hotz, arratsalderako giro atsegina

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 28a, 09:00

Orduak aurrera joan ahala, tenperatu igo eta lainoak desagertu egingo dira.

Behe lainoekin hasiko da eguna, eta hotz handiarekin. Baina zerua garbitzen eta tenperatura igotzen joango da orduak aurrera egin ahala, aurreko egunetako maximoak gaindituz. Hala, eguerdi aldera oskarbi egongo da, giro atseginarekin. Gutxienez 9 gradu egingo ditu eta gehienez 23 gradu.

Ekialdeko eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta arratsalderako ipar-ekialdera aldatuko da. Horrek itsaskirria eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi-metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 10:03ean eta 22:27an izango dira itsasbeherak eta 16:23an itsasgora.