ZKE Halterofilia txukun Gipuzkoako Taldekako Txapelketan

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 28a, 16:19

Igandean, Villabonako Olaederra kiroldegian egin zuten Gipuzkoako Halterofilia Taldekako Txapelketa, eta ZKEko Halterofilia saileko gizonezkoen bi talde eta emakumezkoen talde bat aritu ziren bertan lehian, Juan Antonio Mendizabal eta Enrike Kortajarenaren gidaritzapean.

Ainhoa Illarramendi, Ianire Rodado eta Diana Canterok osatutako taldeak nesken txapelketako bigarren postua eskuratu zuen, 250 punturekin. Gizonezkoetan, berriz bigarren eta hirugarren sailkatu ziren zarauztarrak. 1.682,6 puntu eskuratu zituzten Iker Giullamon, Imanol Zulaika, Danel Lopez, Borja Bravo, Jon Mendizabal eta Stepan Tsirkinek. Hirugarren, berriz, Jaizki Mendizabal, Ibon Eguzkiza, Gabriel Rugarcia, Asier Lasheras eta Aitor Gabirondok osatutako taldeak egin zuen.

Bere aldetik, Tsirkinek lortu zuen txapelketako barkarkako bigarren puntuazio altuena.

Ligako azken jardunaldia

Txapelketa hori baliagarria izan zen Espainiako Ligako azken jardunaldirako. Bertan lehiatu ziren 17 urtez azpiko mutilen eta nesken taldeak, zein seniorren gizonezko bi talde. Lehen taldeak urteko puntuazio onena lortu zuten. Hori dela eta, finalerako sailkatuko direla uste dute, nahiz eta federazioak ez dituen eman oraindik emaitza ofizialak.