Azaroaren hasierako zubia dela-eta, ohi baino zinema emanaldi gehiago izango dira Modelon oraingoan. Bi film eskainiko dituzte, bata haurrentzat eta bestea helduentzat.
Gaurtik hasi eta asteartera bitartean eskainiko dute El hombre de las mil caras filma emango dute, 18 urtetik gorakoentzat. Gaur 22:00etan botako dute; bihar 19:30ean eta 22:00etan; igandean 19:30en; hilaren 31ean 17:00etan eta 20:00etan eta azkenengo egunean, azaroaren 1ean 19:30ean.
Bestalde, Zikoinak eskainiko dute haurrentzat, bihar, etzi eta astelehenean, 16:30ean.