Laino artean baina irribarre eginez ari dira ospatzen herritarrek Mobibike Eguna.

Urtero bezala, jende ugari bildu da Aspanogi Gipuzkoako haur minbizidunen elkartearen aldeko festan. Goizean goizetik hasi dira ekintzekin: BTT zeharkaldia eta triatloi txikia egin dituzte hasieran, eta 11:00etan izan da bizikleta martxa. Adin guztietako zarauztarrak batu dira kiroldegi inguruan, Porrotx pailazoa eta Markel Irizar zein Haimar Zubeldiarekin batera, besteak beste.

Orain 15:00ak arte haurrentzat zirkuituak izango dira Klabelinsoron, eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen saio berezia, Aritzbatalde kiroldegian. Sarrerak 6 euroan daude salgai; aurrez Biyonan eta Lau okindegian, eta egunean bertan lehiatilan.