Perretxiko erakusketa, Natur Asteari amaiera emateko

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016ko urr. 30a, 13:03

Atzo Arkamurka eta Arantzadi elkarteek sailkatutako perretxikoak erakusgai jarri dituzte, Merkatu Plazan.

Jende ugari bildu da askotariko perretxikoz osatutako erakusketa ikustera. Horrez gain, kontsulta txokoa eta txoko didaktikoa ere atondu dituzte Merkatu plazan.

Horrekin amaiera emango dio Arkamurkak aurtengo Natur Asteari. Goizean, 14:00ak arte egongo da zabalik eta arratsaldean ere irekiko dute erakusketa, 16:30-19:30 bitartean.