Giro eguzkitsua nagusi gaur

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 31a, 10:00

Hego haizea izango da eta gehienez 23 gradu egingo ditu.

Hego ukituko haizea ibiliko da gaur eta horrek itsasertzeko lainoa eta hodei-baxuak desageraraziko ditu. Beraz, egun eguzkitsua izango da gaurkoa, tenperatura atseginarekin: 23 gradu egingo ditu gehienez eta 10 gradu gutxienez.

Haizearen ondorioz, itsaso kizkurra izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. 11:40ean izango da lehenbiziko itsasbehera, eta bigarrengoa, berriz, 23:56ean. 17:50ean egongo da marea goian.