Oskarbi eta hego haizearekin

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 1a, 10:18

Litekeena da arratsaldean behe lainoak eta brisa sartzea.

Eguraldi paregabea egingo du jai egun honetan. Eguzkia izango da nagusi, zerua oskarbi, hego haizea eta tenperatura atsegina, 12-22 gradu artean. Arratsalderako, ordea, okertu egingo da apur bat. Litekeena da behe-hodeiak heltzea itsasaldetik, eta brisa sartzea.

Hegoaldeko haizeak itsaskirria eragingo du. Arratsalderako jaitsi egingo da, ordea, norabide aldakorreko haizearen eraginez. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. 12:11ean izango da itsasbehera eta 18:19an itsasgora.