Aritz Aranburu nagusi Nazaren

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 1a, 12:34

Txanda bateko puntuazio onena lortu zuen eta baita probako olatu onena hartu ere.

Atzo Allianz Capitulo Perfeito txapelketa jokatu zuten puntako surflariek Nazareko (Portugal) Praia do Norten, baldintza onekin. Zirkuituz kanpoko txapelketa horretan izan zen Aritz Aranburu ere, eta hasiera ona izan ez bazuen ere, proba bera irabazteaz gain, txanda bateko puntuazio onena (19,05 puntu) lortu zuen eta baita probako olatu onena (9,8 puntu) hartu ere. Tuborik onena ere zarauztarrak egin zuen. 

Sare sozialen bidez, "gustura" agertu da surflari zarauztarra eta datorren denboraldian WCT mailan lehiatzeko borrokatuko duela jakinarazi du.