Lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko, azaroa eta abenduan zehar hainbat ikastaro eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Guztira, 9 ikastaro izango dira, Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), hiru ordukoa bakoitza, 09:30etik 12:30era. Hemen prestatu dute egitaraua:
- Azaroak 4, ostirala. Urola Kosta eskualdeko baliabideen gida ikastaroa, eskualdean enplegurako dauden baliabideak ezagutzeko. Gaztelaniaz izango da.
- Azaroak 11, ostirala. Curriculuma hodeian ikastaroa. Plataforma berriek nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko dute. Gaztelaniaz izango da.
- Azaroak 18, ostirala. Komunikazio eraginkorra lan elkarrizketan ikastaroa, lan elkarrizketa ondo egiteko hitzezko zein ez hitzezko komunikazioa lantzeko. Gaztelaniaz izango da.
- Azaroak 25, ostirala. Gazte Berme Sistema ikastaroa, ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategiari buruz. Gazte Berme Sistemari buruzko nondik norakoak azalduko dituzte. Euskaraz izango da.
- Abenduak 2, ostirala. Aldi baterako lanerako enpresetan izena eman ikastaroa. Aldi baterako lanerako enpresei buruzko informazioa landuko dute eta webguneetan izena emateko garaian kontuan hartu beharreko hainbat irizpide aztertuko dituzte. Euskaraz izango da.
- Abenduak 12, astelehena. Sare sozialetara sarrera ikastaroa. Kontaktuak egiteko eta enpresak topatzeko sareko baliabideak ezagutuko dituzte. Euskaraz izango da.
- Abenduak 16, ostirala. Curriculuma lantzea ikastaroa, norberaren gaitasun, ezagutza, esperientzia eta lorpenak erakusteko tresna hori lantzeko. Euskaraz izango da.
- Abenduak 23, ostirala. Genero berdintasuna: amatasun/aitatasuna eta lana ikastaroa, lan kontziliazioarekin eta jardunaldei banaketarekin lotuta dauden alderdiak aztertuko dituzte, eta horien inguruko eskubide zein betebeharrak. Gaztelaniaz izango da.
Interesa dutenek aurrez eman beharko dute izena, UKUEren egoitzara joanda, 943-890808 telefonora deituta edota lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzita. Informazio guztia lortzeko, UKUEren webgunea bisita daiteke.