Apurka argitzen joango da eguna

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 3a, 10:30

Goizeko lehen orduetan lanbroa eta behe-hodeiak izango dira kostaldean, baina orduak aurrera joan ahala,  garbitzen joango da, eta lainoak urdinguneekin tartekatuko dira.

 Ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura ez da gehiegi aldatuko: 10 gradu egingo ditu gutxienez eta 18 gradu gehienez.

Ekialdeko haizearen ondorioz, itsaskirria izango da eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. 13:17an izango da itsasbehera eta 19:21ean itsasgora.