Kaiku KM 0-ko langileek enplegu politika baten aldeko protesta egingo dute bihar

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 3a, 15:30

12:00-13:00 artean, eskuorriak banatuko dituzte Eroski saltoki handiaren sarreran.

Kaiku KM0-ko lankideak greban daude uztailaren 5etik, enplegu politika baten alde. Aurrera daramaten mobilizazioa sozializateko eta langileei elkartasuna adierazteko, protesta egingo dute bihar, Urola Kostako ELAk deituta. Eroski saltoki handiko sarreran izango da, 12:00etatik 13:00etara. Eskuorriak (beheko loturan) banatuz jendeari gatazkaren nondik norakoak azaltzea dute helburu.

Erlazionatuak