Eguraldi ezegonkorra egingo du gaur

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 4a, 10:07

Zerua estalita egongo da egun osoan zehar.

Goizeko behe lainoa desagertuta, tarteka argitu egingo da zerua, baina eguerdian iluntzera egingo du. Euria ere egingo du, bereziki gauean. Hego-haizea ibiliko da, arratsaldean zakarragoa. Tenperatura berdintsu  mantenduko da: 21-12 gradu artean egingo ditu.

Hego haizeak itsaskirria eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. 13:53ean izango da itsasbehera, eta 19:57an itsasgora.