Gaurko mugimendu tailerra antolatu dute, 18:30etik aurrera. Bihar, berriz, gaztetxea kalera atera eta askotariko ekintzak egingo dituzte Lege Zaharren enparantzan eta inguruetan. 12:00etan herriko arnasgune izan diren txokoetatik kalejira egingo dute, eta 14:30etik aurrera herri bazkaria, bertsodrama, poteoa eta II. Kulero Lasterketa. Gauean, kontzertuak izango dira gaztetxean, The Nephews eta Hortzaka taldeen eskutik. Disko-jartzaileek girotuko dute ondoren gaua.