Zarauzko Udalak antolatu du proiektua Zarauzko kultur aniztasuna balioan jartzeko asmoz. Herriko hainbat elkartetan bildu eta atzerritik etorritako lagunek euren herrialdeetako jakiak prestatu dituzte, zarauztarren laguntzarekin. Batzokian senegaldarrek thiebou djeen beren herrialdeko plater tipikoa prestatu dute, arroza, arrainarekin eta barazkiekin. Alkartasuna elkartean Nikaraguako sukaldea ezagutzeko aukera izan dute, eta Nikaraguatik etorritako zarauztarrek elkarteko kideen laguntzarekin Gallo Pinto izeneko platera, haragi eta oilasko errea eta platano berdez egindako chipak prestatu dituzte, baita horiei osagarri taloak eta guakamolea ere. Arrano Kabian Paraguaiko jakiak dastatu dituzte; Vori Vori izeneko platera, arto bolak eta oilaskoa biltzen dituena, eta Paraguaiko Zopa. Azken hau berezia da, solidoa den zopa bakarra baita. Ezkertokian, berriz, jatorri boliviarra duten zarauztarrak bildu dira, eta Picante de Pollo izeneko platera prestatu dute.
Proiektuan parte hartu duten lagunek nabarmendu dute "oso ekimen aberasgarria dela" Bertakoak.