250 haur eta gaztetxo inguru bildu dira Unzuetaren omenezko krosean

Zarauzko hitza 2016ko aza. 6a, 13:49

Eguraldiak lagundu ez badu ere, parte-hartzaile asko bildu dira Abendañoko zelaian

Euri zaparradek ez dituzte beldurtu Isidoro Unzueta Eskolarteko Kros Txapelketako parte-hartzaileak. Probak Gipuzkoako eskolarteko kros denboraldiari hasiera eman dio, eta eskualdeko parte-hartzaileez gain, Gipuzkoako hainbat herritatik iritsi dira korrikalariak.

Hiru kategoriatan banatuta parte hartu dute haur eta gaztetxoek, eta adinera egokitutako ibilbidea osatu behar izan dute benjaminek, kimuek eta infantilek. Dena dela, antolatzaileek zehaztu dute benjaminen emaitzak ez direla kontutan hartuko Gipuzkoako eskolarteko kros ligarako.  

Txapelketaren bukaeran sari banaketa egin dute, baina antolatzaileek behin eta berriz errepikatu dute "gaurko eguraldia ikusita, krosean parte hartu duten haur eta gaztetxo guztiak direla irabazkeak. Garrantzitsuena, korrika eginez ondo pasatzea da".

SAILKAPENA

Kimu Neskak (1220 metro). 60 parte-hartzaile.
1.- Irantzu Eskisabel 04:40
2.- Amaiur Velez 04:40
3.- Miren Urizar 04:41

Kimu Mutilak (1220 metro). 66 parte-hartzaile.
1.- Enaitz Arabaolaza 04:22
2.- Elhantai Anwar 04:24
3.- Unax Amorrosta 04:32

Infantil Neskak (1440 metro). 37 parte-hartzaile.
1.- Nahia Lasagabaster 05:30
2.-Ane Jimenez 05:33
3.- Maddi Tejada 05:33

Infantil Mutilak (1940 metro). 31 parte-hartzaile.
1.- Ander Gabardino 06:39
2.- Igor Mugarza 06:43
3.- Ekaitz Tejado 06:46