Eguraldiak hobera egingo du

Ostarteak zabalduko dira goiz partean eta arratsalderako eguzkia nagusituko da zeruan. Nolanahi ere, ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, eta tenperatura freskoekin jarraituko du gaurko egunak; balio altuenak 13 graduren bueltan kokatuko dira.

Itsasoa kizkur samar dabil, metro beteko olatuekin. Itsasbehera 10:39an eta 22:59an izango dira, eta itsasgora, berriz, 16:56an.