Eguzkitsu, baina giro epelagoarekin

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 17a, 08:19

Goizean behe-hodeiak sortu dira eta hotza egiten du. Egunak aurrera egin ahala, ordea, eguzkiak indarra hartuko du eta aurreko egunetan baino giro epelagoa espero da, 17-18 gradu inguruan.

Haizea aldakorra izango da, baina nagusiki mendbaldetik joko du. Itsasoa kizkur dabil, eta metro beteko olatuak alatxuko ditu hasiera batean; egunaren amaierarako, berriz, bi metrora iritsi daitezke. Itsabehera 12:15ean izango da, eta itsasgora 18:32an.