Haize zakarra baretuz joango da eta giro atsegina egingo du

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 21a, 09:00

Abisu horiak jarraituko du eguerdira bitartean kostaldean, haizeagatik.

Hegotik joko du haizeak, indartsu, eta euria egingo du goizean. Eguerditik aurrera, berriz, pixkanaka ostarteak nagusituko dira eta egunaren bigarren partean hodei gutxi izango ditugu. Arratsalderako baretuz joango da haizea. Tenperatura atsegina egingo du, 12-17 gradu artean.

Haizearen ondorioz itsaskirria izango da, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 11:01ean izango da lehenbiziko itsasgora, eta 23:57an bigarrengoa. 17:24ean egongo da marea behean.