Surf egokituko munduko txapelketan izango da Gallo

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 8a, 10:40
Gallo Espainiako Txapelketako saioan, uztailean. (FES)

Gaur hasiko da Stance ISA World Adaptive Surfing Championship txapelketa, Kalifornian.

Aitor Frantzesena Gallo (Zarautz, 1970) AEBtan da, Kalifornian. Gaurtik hasita, Stance ISA World Adaptive Surfing Championship proba jokatuko dute San Diegoko La Jolla Shores hondartzan 76 herrialdetako surflarik, tartean, zarauztarrak.

Surf egokituko clinic saioarekin ekingo diote gaur, eta ondoren irekiera ekitaldia izango da. Mundu mailako lehia, berriz, bihar hasiko da eta hilaren 11era arte iraungo du. Parte-hartzaileak norbanako gisa zein taldeka hartuko dute parte.

Iaz jokatu zuten lehenbiziko aldiz txapelketa, eta bertan izan zen Gallo. Final laurdenetara heldu zen. Esteka honetan jarraitu ahalko da proba zuzenean.