Gallo, lehena bere mailan

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 11a, 12:45
(ISA/Sean Evans)

Hasiera ezin hobea izan du Aitor Frantzesena Gallo-k Stance ISA World Adaptive Surfing Championship txapelketan.

Larunbatean hasi zuten surf egokituko  munduko txapelketa La Jollan (San Diego, Kalifornia, AEB), eta itsuen mailan lehiatu zen zarauztarra. Baldintzak txarrak izan arren, lehenbiziko txandan 18,16 puntu lortu zituen, 9,43 eta 8,73 puntuko bi olatu hartuta. Hirugarren txandan, berriz, 16 puntu bildu zituen, 8,67 eta 7,33 puntuko olatuak hartuta. Bere mailan, lehena da sailkapenean.

Elias Figue Direl brasildarraren, Gwendal Du Fretal frantsesaren eta Matt Fromston australiarraren aurka jokatuko dute finala gaur. ISA Worlds-en atarian jarraitu daiteke proba. 

Erlazionatuak