36 milioiko aurrekontua proposatu du Udal Gobernuak 2017rako

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 16a, 14:42
Gloria Vazquez eta Jesus Arana, 2017ko aurrekontu proposamenaren aurkezpenean (Aritz Mutiozabal).

Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) 2017rako proposatzen dituen aurrekontuak aurkeztu dituzte gaur goizean Ogasun zinegotzi Jesus Aranak eta Gizarte Zerbitzuetako nahiz Ingurumeneko zinegotzi Gloria Vazquezek. 36.162.569 eurokoa izango da, iazkoaren antzerakoa, eta kopuru horrekin  "giza eta ekonomia garapenaren bidetik" jarraitu nahi dutela zehaztu du Aranak.

Udal Gobernuak agintaldirako plana aurkeztu du aurten, eta 2017ko aurrekontuak plan horretan azaltzen diren ildo nagusienak jasotzen dituela nabarmendu nahi izan dute Aranak eta Vazquezek. Era berean, aurten aurkeztutako etxebizitza plana "bermatu" dute, eta herritarrekin eginiko parte hartze prozesu jasotako hainbat proposamen kontuan hartu dituzte.

Ogasun zinegotziaren  hitzetan: “herritarren beharretatik hurbil dagoen aurrekontu potentea da, inor atzean utzi gabe, Zarautz etorkizuneko trenean ondo kokatuta utziko duena". Aurrekontu proposamena abenduaren 29ko udalbatzarrean onartzeko asmoa dute, "ahal den heinean oposizioko taldeekin adostuta".

 

Diru sarrerak

Diru sarreren %43a Gipuzkoako Foru Aldunditik jasoko dute, Foru Fondoa deritzaion poltsatik; 14.600.000 euro jasotzea aurreikusten dute. Gainekoaren gehiengoa udal tasa, zerga eta prezio publikoetatik jasoko da. Udal tasak onartu zituzten duela bi hilabete, eta tasa horiek %0,7 igo ziren orokorrean; ongizatearekin zerikusia zuten tasak, ordea, izoztu egin zituzten. Zergetatik kopuru gehien Ondasun Higiezinen Gaineko Zergetatik jasoko dute; hau da, 4.300.000 euro inguru.

 

Gastuak

- Pertsonalarekin zerikusia duen atala: aldaketarik ez dago; 10 milioi inguru.

- Udalak ematen dituen zerbitzuak eta erosketak: %3,6ko igoera izango du; 16 milioi inguru. Atal honetan sartzen dira: ur horniketa (1,2 milioi), hondakin bilketa, kale garbiketa, Eguneko Zentroaren kudeaketa, etxe laguntzak, kirol zerbitzuak, lorazaintza eta kultur zerbitzuak.

- Gastu finantzieroa: iaz 125.000 euro izan ziren, baina aurten behera egitea espero dute, 100.000 euro ingrura.

- Transferentzia arruntak: udalak beste entitate batzuei eginiko transferentzia.

  • Urola Kostako Udal Elkartera.
  • Autobus zerbitzua: 500.000 euro. Hiriko 3. ibilbidea martxan jartzea aurreikusten dute 2017an.
  • Gizarte Zerbitzuetatik diru-laguntzak emateko, norbanakoei zein taldeei: 700.000 euro inguru.
  • Milioi bat euro bideratuko du kirol, kultur, auzo elkarte, jai batzorde eta hainbat eragileen artean, diru-laguntza bidez; kultura sustatzeko lehiaketak barne.

- Inbertsioak: 2.241.511 euro, eta beste instituzioetatik jaso ditzaketen diru-lagunak nahiz konpromisoekin hainbat lan egingo dituzte herrian:

  • Santa Klarako lur azpiko pasabidea. Udalak ez du dirurik jarriko, guztia Euskal Trenbide Sareak finantzatuko du.
  • Aldapetako urbanizazioa, Vista Alegreko igogailua barne.
  • Salbideko haur parkea estaltzea.
  • Salberdinen etxebizitzak eraikitzeko urbanizazio partida bat.
  • Astin, errugbiko harmailaren estaldura.
  • Astin eta Aldapetan argindar transformadore berriak.
  • Ondartzako garajeen igogailua eta Azken Portu Goiko igogailua.
  • Udal eraikinen mantenua egiteko eta Auzoz Auzo programa indartzeko.
  • Zarauzko Udalaren webgune berria eta APPa: informazioa jasotzeko ez ezik, herritarrek udalarekin egin beharreko hainbat prozedura on-line egiteko aukera eskainiko du.
  • Ingurumen eta landa lurrarekin lotutakoak: lurren erosketak, nekazal bideen konponketak, eraztun berde-urdina eta abar.

 

Gizarte Zerbitzuak, Ingurumena eta Parekidetasun arloa

Ingurumen eta Gizarte Zerbitzuen zinegotziak bere esparruan 2017ko aurrekontuetarako aurreikusitako proiektuen berri eman du.

Gizarte Zerbitzuak

  • Gizarte larrialdietarako laguntzak: 200.000 euro inguru.
  • Gizarte beharretarako laguntzak: 75.000 euro inguru.
  • Pobrezia energetikoa laguntzeko, tasak ordaintzen laguntzeko eta ikakseta desplazamenduetarako  laguntzak: 150.000 euro.
  • Kooperaziorako laguntzak eta elkarteei bideratutako laguntzak.
  • Gizarte larrialdietarako bi etxebizitza berri: bata, indarkeria matxista jasaten dutenentzat bigarren etxebitza bata; eta bestea, etxean arazoak dituzten gazteen emantzipaziorako, hezitzaile baten kontrolpean.
  • Bazterkeria egoeran dauden pertsonentzat Neguetxea eta Topagunea.
  • Esku hartze familiarra zerbitzurako partida igo dute: 130.000 euro.
  • Pobrezia energetikoan Goienerrekin egiten ari diren lana.


Parekidetasun arloa

  • Emakumeen Etxea proiektua garatuko dute. Leku fisiko baten bila dabiltzala adierazi du Vazquezek; izan ere, Kultura saila Villa Mundara lekualdatuko dute. "Aurreko legealdian lan inportantea egin zen Emakumeen Kontseiluan, baina lekuarekin lotruta zegoenez, birmoldaketa bat egin beharra dago. Horretarako, prozesu parte-gartzaile bat egingo dugu proiektua martxan jarri ahal izateko".
  • Ikastetxeekin lanean jarraitu, parekidetasuna lantzeko.
  • Sexu Aholkularitza Zerbitzua indartu.


Ingurumena

  • Lurrak erosi, natura babestu eta kontserbazioa garatzeko.
  • Biotopoa eta Irita babestea.
  • Ibaiak urtean bi aldiz garbitzea.
  • Vista Alegreko parkeko zainketa.
  • Agenda21aren barruan: eraztun berde urdina garatzeko prozesua; Mutxioko bidea konpontzeok lanak.