Asti Kirolgunean transformazio zentroa eraikitzen hasiko dira urtarrilean

Zarauzko hitza 2016ko abe. 20a, 13:21
Iban San Martin era Xabier Txurruka transformazio zentroa eraikiko den eremuaren aurrean. (Aiora LarraƱaga)

Astiko erakin berria eta transformazio zentroa "lotuta dauden bi proiektu" dira. Zarauzko alkate Xabier Txurrukak azaldu du, "transformazio zentrorik gabe ezingo dela martxan jarri eraikin berria".

Hiru proiektu estretegiko garatzen ari da Zarauzko Udalak Asti Kirolgunean, eta Iban San Martin kirol zinegotziak gaur eguerdian jakinarazi du, transformazio zentroa erakitzen hasiko direla urtarrilean. Horrek Asti eremuko argi-indar beharrak asetuko ditu. Lanak urtarrilean abiatuko dituzte, eta zazpi aste irautea aurrikusi dute. Elkor Electricidad S.A. enpresari esleitu zaio proiektua 112.000 euroko aurrekontuarekin.

Bestetik, mila metro koadroko eraikin berria egiten ari da Zarauzko Udala Astiko Kirolgunean; bertan kokatuko dira sei aldagela eta gimnasioa, biltegia eta beste hainbat espazio. Lanak "martxa onean" doazela azaldu dute Zarauzko Udaletik, "azken ukituak ematen ari dira langileak, sabai faltsua eta baldosa jartzen ari dira", eta abenduaren 30erako amaituta egotea aurrikusi du Iban San Martin Kirol zinegotziak. Behin lanak amaitutakoan, 2017 urte hasieran kirol ekipamenduz osatuko dute eraikin berria.

Astiko erakin berria eta transformazio zentroa lotuta dauden bi proiektu direla nabarmendu dute Zarauzko Udaleko ordezkariek, transformazio zentroak eraikin berria eta gainontzeko kirolguneak argi-indarrez hornituko baititu. "Egun kirolguneek ez dute nahikoa argiztapen, ezin dira argi guztiak batera piztu. Jakin bagenekien erakin berria egiten genuenean beharrezkoa izango zela transformazio zentro berria egitea, transformazio zentrorik gabe ezingo baita martxan jarri eraikina", azaldu du Xabier Txurruka Zarauzko alkateak. 

Horretaz gain, 2017 urte hasieran errugbiko zelaiko harmailak estaltzeko asmoa ere badu Zarauzko Udalak.

Asti kirolgunea hobetzea helburu

Asti Kirolgunea kirolari askok erabiltzen dute, eta hiru proiektu horiekin kirol azpiegiturak dituen gabeziei erantzuna eman nahi die Zarauzko Udalak. "Azkeen urteetan ahaztuta egon diren Astiko kirol-instalazioak hobetzea izan da gure lehentasuna", nabarmendu du Iban San Martin kiroletako zinegotzial