Gabonetako ekitaldiak

Gabonetako jaiotzaren irekiera, Schola Cantorumen eskutik

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 25a, 10:55

Narrosko jaiotzaren irekiera ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean. Ohi bezala, Schola Cantorum abesbatzako kideek kantaldia eskaini zuten, eta herritar ugari bertaratu zen ikusminez. Hainbat Gabon abesti interpretatu zituzten; horietako hainbat abestera ere animatu zuten jendea.

Gabonetako jaiotza urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik, egunero, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Erlazionatuak