Bizarzuri helduko da gaur arratsaldean

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 4a, 08:00
Bizarzuri gutunak jasotzen iaz (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

17:00etatik aurrera jasoko ditu haurren gutunak, Lege Zaharren enparantzan.

Ostiralean Errege Eguna ospatuko dute etxe askotan, eta ostegunean, urtero bezala, Errege magoei ongietorria egingo diete herriko kaleetan. Desfilea 18:30etik aurrera egingo dute. Lehenik eta behin, ordea, Bizarzuri pasatuko da haurren gutunak jasotzera. Gaur iritsiko da, 17:00etan, eta Lege Zaharren enparantzan izango da.