Ostiralean abiatuko dituzte sansebastianak, Urtetan

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 17a, 10:30
Herri kirol festa egingo dute igandean, frontoian (Aritz Mutiozabal).

Asteburu honetan nahiz hurrengoan askotariko ekitaldiak izango dira auzo horretan.

Ostiralean, hilaren 20an da San Sebastian eguna, eta egun horretan bertan abiatuko dituzte Sebastian Deunaren jaiak Urteta auzoan. Aurtengorako ere egitarau betea antolatu dute Urtetako Neska Ardo taldeak, lau egunetan zer gozatua izan dadin. Besteak beste, bertso afaria, erromeriak, herri kirol jaialdia eta mus txapelketa izango dira. Hona hemen egitaraua:

Urtarrilak 20, ostirala. Sebastian Deunaren Eguna
10:30. Meza nagusia.

Jarraian. Hamaiketakoa auzo elkartean, Julen Alonso eta Esti Markez trikitilariek girotuta.

21:00. Bertso afaria auzo elkartean Agin Laburu eta Julio Soto bertsolariekin, Arkaitz Allur eta Miren Errastik girotuta.

Jarraian. Erromeria elkartean bertan.


Urtarrilak 21, larunbata. Sebastian Deunaren bigarren eguna
23:00. Erromeria Elizagoien ahizpen eskutik.


Urtarrilak 22, igandea
10:30. Meza nagusia.

Jarraian. Hamaiketakoa auzo elkartean.

Ondoren. Herri kirol festa. Erronka: Izeta harri-jasotzaile eskolako Izeta II.a, Izeta IV.a, Eizagirre eta Urra, Joseba Ostolazaren eskolako Jokin, Ostolaza, Kortaberri eta Galarragaren kontra. 125 kiloko zilindroa, 113 kiloko kubikoa, 150 kiloko errektangularra eta 100 kiloko bolarekin egingo dute lan. Iraitz Arrutik eta Jakes Iruretagoienak ere erakustaldia eskainiko dute. Era berean, sokatira auzoko neska-mutilen eta ezkonduen artean.

Goizean zehar. Aratz Olaizola eta Maria Lasa trikitilariak giroa alaitzen.

18:30. Erromeria auzo elkartean Elustondo anai-arrebekin.


Urtarrilak 28, larunbata

16:00. Urtetako XVII. Mus Txapelketa Azkarra. Izen ematea 20 euro bikoteko.