Lanak ari dira egiten Gipuzkoa eta Mantzisidor kaleen artean

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 17a, 13:48

Autoek bidegurutzean bira emateko zailtasunik ez izateko eta koskara igotzea ekiditeko ari dira obretan. Iazko martxoan, segurtasuna bermatzeko norabidez aldatu zuten Mantzisidor kalea; izan ere, Nafarroa kalearekin egiten duen bidegurutzea puntu beltz bat zen.

Orain, Mantzisidorretik Gipuzkoa kalera beherantz egitean, bi kaleak elkartzen diren bihurgunean koska mailaz jaistea falta da. Atzo hasi zen udal brigada lanekin eta gaur da amaitzekoa.