Gaueko autobusen zerbitzu berezia ostegunean eta ostiralean, Donostiako danborrada dela eta

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 18a, 17:59

Hilaren 20an, autobus geltokia aldatu egingo da eta ondorengo lineatako autobusei eragingo dio: Zumaia - Donostia, Zumaia - Zarautz - Donostia eta Zumaia - Orio - Donostia.

Urtarrilaren 19an eta 20an Zumaia eta Donostia (N-634) artean gaueko autobusen zerbitzu berezia eskainiko du Euskotrenek. Autobus horiek, besteak beste, Zarautzen egingo dute geldialdia.

Ostegun gauean zehar 15 autobus ibiliko dira, ondorengo irteera ordutegiarekin:

  • Zumaia – Donostia: zirkulazioak Zumaiatik orduro, 23:00ak eta 5:00ak bitartean.
  • Donostia – Zumaia: autobusak Donostiatik 23:30ean, eta orduro 0:00ak eta 6:00ak bitartean.

Ostiral gauari dagokionez, 8 autobus ibiliko dira, ondorengo ordutegiarekin:

  • Zumaia – Donostia: zirkulazioak Zumaiatik orduro, 1:00ak eta 4:00ak bitartean.
  • Donostia – Zumaia: autobusak Donostiatik orduro, 2:00ak eta 5:00ak bitartean.

Larunbatari dagokionez, larunbatetako gaueko ohiko zerbitzua eskainiko du, ondorengo ordutegiarekin:

  • Zumaia – Donostia: zirkulazioak Zumaiatik orduro, 23:00ak eta 5:00ak bitartean.
  • Donostia – Zumaia: autobusak Donostiatik 23:30ean, eta, orduro, 0:00ak eta 6:00ak bitartean.

 

Hilaren 20ean autobus geralekua aldatuko da

Haur danborrada dela-eta, urtarrilaren 20an Donostian autobus geralekua aldatuko da.

Ospakizun horrek, 10:00ak eta 15:00ak bitartean, Donostiatik irteten diren zirkulazioetarako Askatasuna Etorbideko geralekua Zubieta kaleko 14. zenbakira aldatzea behartzen du.

Aldaketak ondorengo lineatako autobusei eragingo dio:

  • UK09: Zumaia – Donostia (N-634).
  • UK10: Zumaia – Zarautz – Donostia (AP-8).
  • UK11: Zumaia – Orio – Donostia (AP-8).

Horrez gain, 10:00ak eta 15:00ak bitartean ere, UK11 Zumaia – Orio – Donostia (AP-8) lineako autobusetako Donostiarako sarreretan, San Martin kaleko geralekua kendu egingo da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea dituzte erabilgarri.