Santamariarekin batera, Antxon Sarasua musikaria igoko da oholtza gainera, eta elkarrekin bikote musikala osatuko dute. Sarasua M izeneko orkestra zuzendari eta piano-jotzaile ezagun bat izango da. Santamaria, berriz, A pertsonaia antzeztuko du, antzoki bateko aktore-klown izan nahi duen tramoia. M-k bere jarduna serio hartzen duen bitartean, A ameslari hutsa da eta antzokian egiten diren ikuskizun guztietan parte hartzen duela egin du amets. Bi pertsonaia antagoniko badira ere, bat egingo dute kontzertu batean.
Klown, mimo eta pertsona arruntetik duen pertsonaia bat sortu du Santamariak bere ibilbidean, aktore nahiz irakasle gisa, erabili duena. Pertsonaia horrekin antzezlan bat egin nahiak bultzatuta, Sarasuarekin harremanetan jarri zen, eta proiektuari forma eman zioten. Mikel Erguin dantzari eta mimoare laguntzarekin, gorputzaren mugimendua landu du, dantzari bere presentzia emanez.
Sarrerak salgai daude Sanz Enea kultur etxean, 6 euroan.